XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PANTAILAK, tresna barruan egin diren eragiketa edo gauzen emaitzen berri ematen digute.

Hori da beren funtzioa.

Baina hauek ez dira horrelako makina bati datuak emateko edo lortutako emaitzak ikusteko dauden sistema bakarrak!!

Gaur egun, badaude beste batzuk ere: ordenadoreari ahotsaren bidez datuak ematerik badago, eta berak ahotsaren bidez erantzun dezake...

Tresnaren barruan egiten diren eragiketa edo gauza hauek oso desberdinak izan daitezke tresna batean ala bestean.

Normalean, PROZESAKETA edo LAN-PROZESUA deituko diogu.

Beraz:

DATUAK HARTU/PROZESAKETA/EMAITZAK ESKAINI

Hala ere, aztertzen ari garen makina hauen artean badaude eskema hau betetzen ez duten batzuk: ez dute daturik eskatzen, edo ez dute emaitzarik eskaintzen, edo ez bata eta ez bestea.

Izan ere, oso mundu zabala ari gara aztertzen.

Bururatzen al zaizu hauetako baten bat?